Hazme un cuestionario tipo test y al final de todas las preguntas dime las respuestas de…
- User
Hazme un cuestionario tipo test y al final de todas las preguntas dime las respuestas de cada pregunta con la siguiente informacion: "Proiektuen dokumentuak": 1.-Memoria Memoria deskribatzailea (helburuekin) Justifikatzeko kalkuluak Plangintza eta programazioa (zereginetan egituratu, sekuentzia, lehentasunak, elkarren arteko menpekotasuna eta iraupena) Eranskinak (proiektuaren berezitasunen arabera) 2.-Planoak 3.-Baldintzen agiria Baldintza orokorrak (administratiboak eta legezkoak) Ekipo eta materialen baldintzak Exekuzio baldintzak Baldintza ekonomikoak 4.-Aurrekontua Neurketa partzial eta totalak Banakako eta zatikatutako prezioak Aurrekontu partzialak Aurrekontu orokorra; Planoak eta baldintzen agiria lotesleak dira (kontratua) eta ondorioz, izaera legala dute, beste dokumentuen gainetik kokatuz desadostasunak izanez gero. Dokumentu guztiak formatu egokian aurkeztu behar dira eta kalitate handiko aurkezpenarekin. Normalizazioak denbora eta dirua aurrezten du, dokumentuen itxura hobetzen du eta profesionaltasun itxura helarazten du.; 2. Memoria 2.1. Memoria deskribatzailea Informazioa proiektugilearengandik kontratistarengana pasatzen da. Ikuspuntu tekniko eta ekonomikotik hartutako konponbideen deskripzio eta justifikazioa eduki behar ditu. Proiektuaren oinarrizko datuak jaso behar ditu.; Modu argian ulertzekoa izan behar da: – Ez bakarrik aditu profesionalak, beste edozeinek ere bai. – Batez ere, bezeroak. – Bereziki: helburuei dagokien zatia, aztertutako aukerak, beraien abantaila eta desabantailak, eta aukeraketa hori egiteko arrazoiak.; 2.2. Justifikatzeko kalkuluak Proiektuaren osagai guztien kalkulua, tartean dauden espezialitate eta diziplina guztietarako. Beraien oinarriak eta hipotesiak argiak izan behar dira, bai eta erabilitako formulazioa ere. Espezialitatearen arabera ordenatu ohi dira: – Estruktura eta zimenduen kalkuluak. – Kalkulu elektriko, hidrauliko eta pneumatikoak. – Prozesuetako elementuen kalkuluak (ponpak, bero trukagailuak …). – Bero eta hotz kalkuluak (isolamendu termikoa, berokuntza). – Lokalen egokitzapen kalkuluak eta kalkulu akustikoak. – Suteen kontrako babeserako kalkuluak.; 2.3. Plangintza eta programazioa Ondoko oinarrizko elementuez osatzen da: – Proiektua bana daitekeen faseen definizioa. – Fase ezberdinen sekuentzia logikoen ezarpena eta beraien arteko erlazioa. – Sekuentzia ezberdinak gauzatzeko epeen balorazioa. – Adierazitako epeak betetzeko norbere eta kanpoko baliabideen definizioa. – Programazioaren adierazpen grafikoa (proiektua hobeto ulertzen laguntzen du): • Barra diagramak: Gantt-en diagrama. • Sare diagrama: CPM (bide kritikoaren eredua) eta PERT (programen errebisio eta ebaluazio teknika) erabiltzen dira.; 2.4. Eranskinak Aukerakoak dira eta informazio gehigarria adierazteko balio dute (modu bereizian adieraztea komeni dena). Proiektuaren aspektu ezberdinetan sakontzea ahalbidetzen dute.; 3. Planoak Behar bestekoak izan behar dira, osotuak eta zehatzak. Orokorrak edo detailekoak izan daitezke. Obran bertan exekuzioa egiteko (orokorrak) edo tailerrean prestatutako elementu, ekipo eta taldeentzako izan daitezke (detailekoak). Normalizatuak izan behar dira (UNE arauen arabera),bai tamainari zein eskalari dagokionez (adierazpen grafikoa). Ordenagailuz lagundutako diseinuaz egiten dira (Computer Aided Design, CAD).; 4. Baldintzen agiria Kontratuaren aldetik, proiektuaren dokumentu garrantzitsuena da. Baldintza tekniko, ekonomiko, laboral eta administratiboak kontuan hartuz proiektua exekutatzeko modua ezartzen du. Interpretazio ezberdinak izatea ekidin behar du. Memoriak, proiektuaren deskribapena eta justifikazioa duena, eta planoek, proiektuaren errepresentazio grafikoa adierazten dutena, betetzen ditu. Modu errealista eta arduratsuan idatzi behar da. Maila lokal, probintzial (foral), autonomiko, estatal eta europarreko lege eta araudi ezberdinekin bat etorri behar da. Edukia: – Proiektuaren deskribapena Deskribapen orokorra, justifikaziorik gabe. Eraikuntza unitate desberdinak eta beraien osagaiak (makinak, ekipo eta instalazioak) deskribatuz. – Baldintza orokorrak (legalak eta administratiboak) Proiektuan aplikatu daitezkeen lege eta araudiak biltzen ditu. – Material, makina eta ekipoen baldintzak. Exekuzio baldintzak: Obra zibilaren eta instalazio eta ekipoen (mekanikoak, elektrikoak,…) eraikuntzako espezifikazio teknikoak adierazten ditu. – Baldintza ekonomikoak: Obrak neurtzeko, baloratzeko eta ordaintzeko moduari egiten diote erreferentzia (kosteak, zergak, penalizazioak, aseguruak …). – Jasotze probak: Instalazioa martxan jartzeko egin beharreko probak adierazten dira (aplika daitezkeen arauen arabera).; 5. Aurrekontua Proiektuaren exekuzio kostua adierazten du. Izaera orientagarria du, baina kostu ia zehatza adierazi behar du (% 5). Hainbat agiri hartzen ditu beregain: – Neurketak: partzial edo totalak, proiektua osatzen duten obrako unitate guztiak jasoz. – Prezioen osaera: honakoak azaltzen dira: • Obra bakoitzaren aleko prezioak. • Deskonposatutako prezioak, aleko prezioa osatzen duten sail ezberdinak azaltzen direlarik bertan (materialak, eskulana, bitarteko osagarriak) – Aurrekontuak (zehazki esana): • Neurketa guztiak beraien aleko prezioaz (aurrekontu partzialak) biderkatuta lortzen den emaitza da. • Gastu orokorrak eta kontratistaren irabaziak ere kontuan hartu behar dira (aurrekontu osoa osatuz).; 6. Erakundearen beraren ikerketak Behar legalak direla eta, kontuan hartu behar diren ikerketa guztiak hartzen ditu beregain. Honakoak hartzen ditu kontuan, besteak beste: – Laneko arriskuen prebentzioak (Segurtasun eta osasun ikerketak). – Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa (Azterlana).; 6.1. Segurtasun eta osasun ikerketak Helburua: Segurtasun eta Osasun Plan bat egitea. Plan honek segurtasun azterlanetan aurreikusitako puntuak analizatu, aztertu, garatu eta osatu beharko ditu. Obran kontuan hartu beharreko segurtasun eta osasun arauak ere sartu behar dira. Laneko arriskuak identifikatuko dira, ekidin daitezkeenen (prebentzio neurriak adieraziz) eta ekidin ezin direnen (arriskua murrizteko neurriak adieraziz) artean bereiziz. Gerora egiteko aurreikuspenak ere adieraziko dira, lan horiek segurtasun eta osasun neurri egokiekin garatu ahal izateko.; Segurtasun eta Osasun plana proiektuaren arriskuen ebaluazio eta prebentziorako oinarrizko tresna da, bai eraikuntzan eta baita funtzionamenduan ere. 6.2. Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa proiektu zehatz baten exekuzioak ingurumenean izan ditzakeen eragin zuzen eta ez-zuzenak aurreratu, zuzendu eta saihestea ahalbidetzen duen analisi tekniko eta ikerketa multzoa da. Proiektuen Ingurumen Kudeaketari buruzko tresna nagusia da. Proiektu baten bizi fase guztiak (diseinua, exekuzioa, esplotazioa eta itxiera) ingurumen integrazioaren ikuspegitik aztertu behar dira. Prebentzioaren oinarrizko kontzeptua aplikatu behar da: ekoiztu aurretik, kutsadura edo zauri ekologikoak ekidin, eta ez ondoren beraren eraginak murrizten aritu. Horretarako, hasieratik proiektuak ingurumenean izango dituen ondorio eta efektuak ezagutu eta ebaluatu behar dira.; Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa idaztea proiektuaren sustatzailearen ardura da. Proiektuaren lehen momentuetan (faseetan) egiten da (bideragarritasun ikerketa, aurreproiektua). Aztertzen ari garen proiektua ingurumenera hobeto egokitzea eragingo du. Bere garrantzia, proiektuko gainerako dokumentuena bezalakoa da. Bertatik ateratako emaitzek, beste irizpideen bezain besteko garrantzia edo altuagoa izango dute (ekonomikoak, teknikoak, etab.) proiektuaren bideragarritasuna kontuan hartzerakoan.
- Assistant
Cuestionario tipo test:
-
¿Cuál de los siguientes documentos del proyecto contiene la descripción y justificación de las soluciones adoptadas desde el punto de vista técnico y económico? a) Memoria b) Planos c) Agiria de condiciones d) Presupuesto
-
¿Cuál de los siguientes elementos NO se incluye en la planificación y programación de un proyecto? a) Definición de las diferentes fases del proyecto. b) Valoración de los plazos para llevar a cabo las distintas secuencias. c) Selección del equipo y material necesario. d) Definición de los recursos propios y externos necesarios para cumplir los plazos indicados.
-
Las investigaciones propias de la empresa en un proyecto incluyen, entre otras cosas: a) Investigación de mercado b) Estudios de seguridad y salud c) Evaluación del impacto ambiental d) Análisis de costos y beneficios
-
¿Qué documento del proyecto establece la forma de ejecutar el proyecto teniendo en cuenta las condiciones técnicas, económicas, laborales y administrativas? a) Memoria b) Planos c) Agiria de condiciones d) Presupuesto
-