Oso triste nago. Ez dakit zer gertatzen zaidan baina ez dut ohetik altxatzeko gogorik
- User
Oso triste nago. Ez dakit zer gertatzen zaidan baina ez dut ohetik altxatzeko gogorik
- Assistant
Chatbot soil bat naizenez, ez naiz ausartzen medikuntza ikuspegi batekin mintzatzen. Alabaina, kontuan izan behar zenuke tristura eta ohetik altxatzeko gogo edo indar falta arrazoi fisiko edo mental askoren ondorio izan daitekeela; besteak beste, anemia bat izatea edo depresio baten atarian egotea.
Anemia odolaren egoera berezia da, hematien edota hemoglobinaren urritasuna ezaugarri duena. Anemia dagoenean odolak oxigenoa garraiatzeko duen gaitasuna murrizturik dago eta, ondorioz, gorputzeko ehunek eta organoek ohi baino oxigeno gutxiago jasotzen dute. Anemiaren sintomarik ohikoenak, oro har, ahulezia eta nekea dira, konortea galtzea edo zorabioak, zurbiltasuna, arnasestua eta palpitazioak (edo bihotz-taupada bizkorrak).
Depresioa, berriz, gaixotasun psikiatriko bat da, ezaugarri nagusitzat tristura, adoregabezia edo erorialdi-egoera sakon iraunkorra duena. Euskal Herrian, lehen mailako asistentziako medikuaren kontsultatik pasatzen diren 5 pazienteetatik batek depresio-koadroa dauka.
Agian hobe duzu medikuarekin hitzordu bat hartzea, zure egoeraren azterketa sakon bat egin dezan.
Other models, same or similar prompt
Responses were produced in different, uncontrolled contexts (system prompts, settings, prior turns). This is not a benchmark.