In OpenAssistant data, “assistant” turns were written by human volunteers as demonstrations. They are not model outputs.
User
Zerk eragin zuen Lehen Mundu Gerra?
Assistant
Lehen Mundu Gerraren jatorriaren inguruko akordio orokorrik ez dago, historialariek zenbait gertakari klabe eta faktoreren artean indar ezberdina jartzen baitute. Errebisionismo historikoaz gain, jatorrizko dokumentuen desklasifikazioak ere denbora luzea hartu du. Orokorrean, bi ikuspegi handi daude: Alemaniak eta Austria-Hungariak gerra eragin zutela diotenena, eta aktoreen zerrenda zabalagoa dela diotenenena. Lehen taldearen artean ere, bi ikuspegi nagusi daude: gerra planifikatu gabekoa izan zela diotenena, alde batetik, nahiz eta Alemaniak eta Austria-Hungariak paper garrantzitsuena izan zen; eta Errusiak, Frantziak, Serbiak eta Erresuma Batuak paper erlatiboki garrantzitsua izan zutenena, bestetik.
Other models, same or similar prompt
Responses were produced in different, uncontrolled contexts (system prompts, settings, prior turns). This is not a benchmark.